Webgune berri bat nahi dut: Nondik hasiko naiz?

Etxe bat eraikitzen hasi aurretik, etxe hau nolakoa izango denaren irudia egin behar izaten da. Etxe hori norentzat izango den (erabiltzaileak) irudikatzen dugu, etxe honek zenbat gela edukiko dituen, banaketa nola izango den e.a.
Webgune berri bat sortzerako orduan ere, honela hastea ezinbestekoa da. Izan ere, gela ezberdinak, antolakuntza zehatz bat eta estilo berezi bat gordeko duen eraikina izango da. Hala, lanean hasi aurretik, argi eta garbi jakin behar dugu zein helburu dituen webguneak, norengana zuzentzen den e.a.
Oinarri sendo eta egokiak ezartzean dago gakoa. Webgune asko et asko helburu argirik gabe edo hausnarketa egin gabe erortzen dira Internet-eko unibertsora. Eta ondoriak berehalakoan ikusten dira: eguneratu beharko liratekeen eta eguneratzen ez diren informazio espazioak (honek ematen duen irudi kaxkarrarekin), informazioa bilatu ezinik, etsipenak jota webgunea uzten duten erabiltzaileak, eduki artifizialekin sortutakoak (irudi bankuetako argazkiak kasu), oso mantso kargatzen diren orriak…
Gauza asko dira “etxea” eraikitzen hasi aurretik adostu beharrekoak.
Horien artean batzuk aipatuko ditut:
•    Webgunearen helburuak zehaztea
•    Erabiltzaileen profilak egitea
•    Webgunearen edukia prestatzea
•    Webgunean informazioaren ohiko eguneraketarik egingo den edo ez adostea
•    Sare sozialak erabilpena erabakitzea
Erabaki guzti hauek oinarri sendo bat ezartzen dute, eta bertara joko dugu etorkizunean, beste motako erabaki batzuk hartu beharko ditugunean: Domeinu eta hostingaren kontratazioa, eduki gestorearen(CMS) beharra e.a.
Aipatu bezela oinarri on bat jartzean dago gure ustez gakoa. Nahi baduzu gurekin harremanetan jarri eta zure proiektuaren inguruan hitz egin dezakegu.