Sare Sozialetako irudiak, noiz, non eta nola

Jakin badakigu enpresa, denda, proiektu, blog edo argitalpenak ditugunok Internet-en behar dugula egon. Jakinaren gainean gaude, webgune propio bat ez ezik, Sare Sozialek aukera polita eskaintzen digutela. Eta, badakigu, baita ere, Interneten behar bezalako ikusgarritasuna izateko, premiazkoa dela irudi onak argitaratzea, irudi atsegin eta erakargarriak.

Gomendagarria da oso, irudi horiek eguneratzen eta aldatzen joatea. Optimizazioa “must” bat izango litzateke. Zalantzarik ez. Zalantza datorrenean, besteak beste, honelako galderak egiten dizkigu: Zein da tamaina egokiena? Zein dagokion formatua?

Duela egun batzuk Sarean nabigatzen genbiltzala, galdera hauei erantzun zuzena ematen dien gida dotorea aurkitu genuen, grafiko eta guzti. Hemen klikatu, besterik ez duzue egin behar.

Iturria: makeawebsitehub.com

redes sociales medidas