Istorio on batek emaitza hoberena dakar

storytelling
Story Tellin
g
, Branded Content, Content Marketing…  Maiz irakurtzen edo entzuten ditugun kontzeptuak dira. Eta, badirudi, azkenaldian modan dauden anglizismo horietakoak direla, gehienok, eta batez ere online marketin honetan aritzen garenok gure egunerokoan erabiltzen ditugunak.

Bai, egia. Bai, baina ez. Edukiaz ari gara, eta edukia betidanik izan da eta betidanik egon da hemen, gure artean. Edukiari Internet eta Digital moduan ezagutzen dugun garai honekin gertatu zaiona, aldiz, beste kontu bat da. Lerro hauek idaztera ekarri gaituen kontu emozionantea.

Istorio on batek gure bihotzera heltzeko eta gure burmuinari gauzak eginarazteko ahalmena dauka. Istorio on bat modu errazago batean kontsumitzen da, modu sinpleago batean gogoratzen da, eta askoz ere erakargarriagoa da. Izan ere, eduki boteretsu batek besteetatik bereizteko ahalmena dauka. Eta egun, uneoro jasotzen dugun eduki pila horren artetik gailentzea erraza ez dirudien arren, lortu daitekeen zerbait da. Marka, enpresari, profesional eta sortzaileek nahi dutena. Zerbait esaten badugu, entzun gaitzatela.

John D. Rockefeller-ek esan zuen bezala, “Ongi dagoena egin ondoren, jendeari ongi dagoena egiten duzula jakinaraztea da garrantzitsuena” (“Next to doing the right thing, the most important thing is to let people know you are doing the right thing”). Eta komunikazio hori, kalitatezko eduki baten bidez lortzen badugu, askoz hobeto. Esan nahi den hori eta esateko modua kontuz, gogoz eta mimoz ezkontzen saiatu behar gara, eta, bide horretan bezero edo kontsumitzailearen bihotza ikutzeko gai baldin bagara, lortu dugu gure betekizuna.

Bidea ez da erraza, baina zirraraz josia dago. Buyer Persona deritzon kontsumitzaile edo erabiltzaile horren alderdi emozionalera edukiaren bidez heltzea lortzen badugu, pozik gelditu gaitezke.  Berak entzun, ikusi edo irakurri nahi duen horrekin jo behar dugu eta gure marka propioa alde batera utzi. Istorioak kontatu behar ditugu.

Edukiak gainera, formatu ezberdinak jantzi ditzake: bideo, irudi, grafiko edo hitz. 3KOLOREn euskaraz edo/eta gaztelaniaz sortzen ditugu. Eta, hala nahi izanez gero, ingelesa edo beste hizkuntza batera eraman ditzakegu.

Hemen, interesgarriak iruditu zaizkigun bi adibide uzten dizkizugu:

Always markak egindako bideoa:

Creative Bloq aldizkariak Branded Content-aren inguruan argitaratutako artikulua.